Datorren martxoak 22an Uraren Munduko Eguna ospatzen dugu, baina zergatik erabaki zen urak ere bere eguna izatea? Erantzuna oso erraza da: denok ohartzeko urak gure bizitzan duen garrantziaz eta zaindu beharreko baliabidea dela! Adibidez, ba al dakizu munduan zenbat ur geza dugun? Imajinatu ezazu planetako ur dena 100 botilatan sartzen dugula, horietako 3 botilatan bakarrik izango genuke ur geza!! Bai! Bakarrik 3 botilatan, hau da, planetan dagoen ur guztiaren %3a soilik da ur geza!
Gure esku dago planeta eta berak ematen dizkigun baliabideak zaintzea, eta horretarako, ezinbestekoa dugu horiek ondo ezagutzea. Helburu horrekin hasi ginen egun berezi hau ospatzen eta aurtengo leloak badu misterio apur bat ere: IKUSEZINA IKUSARAZ DEZAGUN! Baina zer da ikusezina? Sartu estekan eta ikusi!!
Bestalde, ez ahaztu gure inguruan egun hau ospatzeko hainbat ekintza interesgarri egongo direla! Esaterako, ezagutzen al duzu Loiolan dagoen Igarako ur-errota? Bada oraintxe duzu aukera! Hemen duzu informazioa.
Utzi erantzuna