2022ko martxoaren 14an, Gipuzkoako ur kontsortziotik pertsona bat etorri zaigu uraren zikloa eta gure etxeetara etortzen den uraren prozesua azaltzera. Gure urtegia Ibai Eder dela azaldu digu eta bertan dagoen ur- hesiaren argazkiak eta bere erabilerari buruz ikasi dugu. Azkenik, egunean pertsona bakoitzak 105 litro ur erabiltzen ditugula esan digu eta kantitate hori murrizteko zer egin dezakegun azaldu digu. Ura altxorra da, alperrik ez da galdu behar.
Utzi erantzuna