Urtero azaroko azken ostiralean Black Friday ospatzen da. Hasieran, jendea beherapenetik etekina ateratzeko eta dirua aurrezteko proposatu zen. Alabaina, urtero egun honetan kontsumitzen den produktu kopurua igotzen joan da eta gaur egun urteko kontsumo handieneko eguna bihurtu da.
Honek gure planetaren jasangarritasuna arriskuan jartzen du, eta ondorioz Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko trabak ere jartzen ditu. Egun bakar batean 80kg CO2 igortzen dira pertsonako!. Hori dela eta, beharrezkoa da gure pentsatzeko era aldatzea…
Beltza berdea bihurtu ezazu, eta gurekin bat egin “Green Friday” ospatuz. Bideo honetan ikasi ahal izango duzu modu jasangarri, kontziente eta konprometitu batean kontsumitzen.
https://www.youtube.com/watch?v=ag3RFmUMMiA
Utzi erantzuna