Kaixo baratza!
Aspaldian elkarrekin egon gabe geunden. Gustoko dugu zuri bisitak egitea. Beti ondo hartzen gaituzu eta gu ere zuri horrelaxe egiten saiatzen gara. Kurtso hasiera honetan; Eskola Agenda 30-ko proiektua izan da zuregana eraman gaituena.
Zuregana iritsi bezain pronto zu txukuntzeari ekin genion. Gainean zenituen belar txarrak kendu genizkizun eta ondoren lur goxoa bota. Behin hori eginda; ezkur aleak sartu dizkizugu zure lur goxoan. Datozen asteetan izango dugu elkarren berri; izan ere gure landaketak nola doazen ikusteko asmoz sarritan joango gatzaizkizu bisitan.
Ah! Eta ahaztu gabe; eskerrik asko horrenbeste denboraren ondoren gu beti bezain eskuzabal hartzeagatik!
Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak.
Utzi erantzuna