Gomendatuta dagoen bezain beste bete garbigailua, eta, ahal duzun guztietan, hotzean garbitu .
Erdiraino bete izanagatik, ez duzu energia erdia kontsumituko. Hortaz, guztiz betetzeko adina arropa pilatu arte itxaron, eta orduan jarri; hori bai, gehiegi kargatu gabe.
Energia eta dirua aurrezteko, erosi A klaseko energia-etiketa duen garbigailua. Zehatz dezagun: A+++ klaseko garbigailu batek urtean 140 kWh kontsumitzen du, hau da, urtean 23 €-ko gastua du elektrizitatetan; eta B klaseko garbigailu batek,
urtean 360 kWh eta 60 €.
Ur hotzetan garbitzea ere ondo dago klima aldaketaren aurka zer edo zer egin nahi badugu.
Izan ere, garbigailuak kontsumitzen duen energiaren % 80 eta % 85 bitartean ura berotzen erabiltzen du. Hortaz, arropa oso- oso zikina ez badago, tenperatura baxuko programak erabili. 90ºC-ko garbiketa-ziklo batek 60ºC-ko batek baino ia bi bider gehiago kontsumitzen du, eta 40ºC-ko
batek baino lau aldiz gehiago.
Utzi erantzuna