Behin erabiltzeko baxera, hartu eta bota betiko .
Jatorduetan, zer da ezer jan aurreko azken pausoa? Jakiak platerera ateratzea. Eta egunean hiru
aldiz behintzat egiten dugu. Platerak eta edalontziak berrerabilgarriak izan daitezke, hala nola
portzelanazkoak, beirazkoak edo gresezkoak; baina baita plastikozkoak ere, erabili eta botatzekoak.
Munduan kontsumitzen den petrolio guztiaren % 6 plastikoak egiteko erabiltzen da; eta, 2050ean,
ehuneko hori % 20raino igoko da. Beste kutsadura- iturri bat gehiago da, eta badu klima aldaketan
eraginik.
Baxera berrerabilgarria badarabilgu, petrolio gutxiago kontsumitzen lagunduko dugu.
Europarrok urtean 25 milioi tona plastikozko hondakin sortzen dugu, baina apenas birziklatzen dugun % 30.
Ez da erraza agur esatea plastikozko ontzi botagarriei, erosoak baitira; baina zenbat eta lehenago egin, hobe.
Utzi erantzuna