Garraio publikoa erabili .
Ezin baduzu bizikletaz edo oinez joan, onena garraio publikoa erabiltzea da, horixe da CO2
isurketen aurkako aukerarik efizienteena. Izan ere, nor bere aldetik baino, hobe garraiobide berean jende gehiago ibiltzea. Taxian joan beharra baldin badaukazu, aukera ezazu taxi elektriko bat.
Garraio publikoa funtsezkoa da hiri barruan: gutxiago kutsatzen du, erabiltzailearentzat ere
merkeagoa da, kalean batetik bestera ibilgailu gutxiago ibiltzea dakar, istripu gutxiago izango dugu lanerako bidean, herritar gehienek dute eskuragarri, eta leku gutxiago behar du.
Ikus ditzagun isurketak zenbatekoak diren pertsonako: ibilgailu partikularretan,
208 g CO2e/km; hiri-busean, 135 g CO2e/km; eta, Bilboko metroan, 25 g CO2e/km.
www.moveuskadi.com eta antzeko tresnei esker, errazago planifika daiteke Euskadiko puntu batetik
bestera nola joan garraio publikoa erabiliz.
Utzi erantzuna