KEINUA : Fakturak internetetik ordaindu
Fakturak internetetik ordaintzen baditugu, paper gutxiago erabiliko dugu eta postaz bidaltzeko behar den energia guztia aurreztuko dugu. Paper gutxiago erabiltzen badugu, arbola gutxiago bota beharko dugu.
Kontuan izan arbola ertain batek urtean 6 bat kilo CO2 xurgatzen dituela, hau da, 40 urtez bizi bada,
guztira 250 kilo.
Beste zer egin, paper gutxiago kontsumitzeko eta basoa zaintzeko? Adibidez, argazkiak sare sozialetatik bidali, inprimatu gabe; eta propagandarako posta- zerrendetatik gure izena ezabatu.
Beste gauza bat? Auzokideekin hitz egin, ea lortzen duzuen etxe-erkidegoak nolabaiteko muga bat
jartzea postontzietara iristen zaizuen publizitateari.
Utzi erantzuna