Gaur, ekainaren 5, Ingurumenaren Nazioarteko eguna da. Ingurumenaren aldeko jarduera eta honekiko sentsibilizazioa sustatzeko eguna da. Floreagako Agenda 21etik, halako egun batean ingurumenaren aldeko zerbait, ekintza zehatz bat egitera animatu nahi zaituztegu. Ingurumenaren zaintza egunero landu beharrekoa dela ulertzen dugu, banakako ekintzak batuz indar kolektiboa sortuko dugulakoan.
Horregatik, aste honetan, erosketak egiterakoan, plastikorik gabeko produktuak erostera gonbidatzen zaituztegu. Nola egin daiteke hori, gaur egun dena plastikoz bilduta badaude? Oso erraz, herriko dendetan erosita, plastiko gutxien erabiltzen dutenak dira eta. Gainera, poltsa berrerabilgarriak erabiltzen baditugu, oraindik eta hobeto! Herriko merkatari txikie laguntzeaz gain, ingurugiroa ere zainduko dugu eta!
Beraz, ingurumenaren munduko egun honetan, saia gaitezen ingurugiroa zaintzen, maitatzen eta babesten!
Utzi erantzuna