Euskadiko Jóvenes y Desarrollo – Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko garapenerako erakundea, Azkoitiko taldea, Afrikako hainbat proiektu babesten saiatu da azken urteetan. Benin eta Togo nazioetan (Mendebaleko Sahara azpiko Afrika) eskaini dugu laguntza, batez ere jabego komunaleko putzuen eraikuntza subentzionatuz, eta kaleko umeen aldeko hainbat ekimenetan zuzenean parte hartuz 2008tik hona. Azken urteetan SIERRA LEONAn (Afrikan) salestarrek kaleko neska eta mutilentzat duten proiektuari lagundu diogu gure laguntza.
Euskal Herriko Salestarren “Gazteak eta Garapena” – JyD taldeak 2019ko kanpaina antolatu dugu: “Janari bilketa Afrikarako. #lagun iezaguzu, galtzen ez diren janariak bidaliz!”, “Nire bizia!” pastoral kanpainaren barruan.
JANARIZ BETETAKO kontainerra bidali nahi dugu Beninera. Honako janariak bidaliko dira: ESNE-HAUTSA, DILISTAK, BABAK, GARBANTZUAK, SARDINA EDOTA ATUN LATA HANDIAK… Ongi kontserbatzeen eta asko estimatzen dituzten janariak dira.
NOIZ ETA NOLA OPARITU JANARIAK?
Floreaga Ikastetxean janariak jasoko ditugu. Idazkaritzara edota ikasgeletara ekar daitezke, maiatzaren 18ra arte.
Maiatzaren 17 eta 18an, hainbat merkataritza gune eta janari dendetan, atean jarriko gara, jendeari egoera esplikatu eta laguntza eskatuz, … Biltzen den janaria sailkatu eta Sierra Leonara bidaliko dugu.
Lagundu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke 605728881 telefonoan, edota Floreagara etorriz. Mila esker!
Utzi erantzuna