Eguraldiaren iragarpenak esan bezala, euria izan da nagusi egun osoan. Hala ere, kalera irten ezean, ikastetxean bertan izan dugu Korrika txikia.
HHko patioan hasi dira, bost urtekoak izan direlarik lekukoa ekarri dutenak. Ondoren, lau urtekoen txanda eta azkenik hiru urtekoena. Gogoz aritu dira!
Jarraian, goiko patioan, LHkoen txanda izan da. 6. mailakoek ekin diote ibilbideari, lekukoaren zain zituztela beste maila guztiak. Ekitaldiari amaiera emateko, bertso saio ederra izan dugu.
Gogoratu, bihar goizeko 9.00tan izango dela Korrika gure artean. Animatu zaitez eta parte hartu ezazu gurekin!
Utzi erantzuna