Badator Korrika! Eta gaurkoan Korrika Txiki egin dugu herriko kaleetan zehar. Urduritasuna eta irribarreak lagun, korrika aritu gara lekukoa elkarri emanez. Eguzkia eta guzti atera da Korrikari babesa eman diogunean. Izan ere, argi dugu gu ere euskara garela, euskaraz bizi nahi dugula. Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa Korrika! Azkoitian ere euskararen alde! … [Read more...]
KORRIKA TXIKIA
Ikasturte honetan bai! Aurtengoa desberdina izan den arren, Korrika Txikia egin dugu herrian zehar. 22. Korrika herrira iritsi aurretik kaleak girotu ditugu marrazkiekin, peto koloretsuekin, doinu alaiekin eta oin hots zoriontsuekin! Egoera berezi honengatik ordea, ikastetxean amaitu dugu plazan amaitu beharrean. Goiko patiora igo gara eta bertan LH6koek lekukoaren barruan … [Read more...]
KORRIKA TXIKIA
Eguraldiaren iragarpenak esan bezala, euria izan da nagusi egun osoan. Hala ere, kalera irten ezean, ikastetxean bertan izan dugu Korrika txikia. HHko patioan hasi dira, bost urtekoak izan direlarik lekukoa ekarri dutenak. Ondoren, lau urtekoen txanda eta azkenik hiru urtekoena. Gogoz aritu dira! Jarraian, goiko patioan, LHkoen txanda izan da. 6. mailakoek ekin diote … [Read more...]











