Ikastetxean “Kontsumo eta ekoizpen jasangarria” gaia landu ondoren, apirilak 4ean beste ikastetxeetako eko-ordezkariekin elkartu ginen Elkargunean. Bertan, 4 taldetan banaturik, zer ikasi dugun azaldu genuen lehenik. Zer egiten dugun ondo eta zer gaizki ere ondorioztatu genuen. Hori kontuan izanik, udaletxerako proposamenei buruz eztabaidatu genuen. Gero, talde guztiok elkartu eta maiatzak 29an ospatuko den udalbatzarako proposamen egokienak aukeratu genituen denon artean. Foroa, merienda ekologiko batekin amaitu genuen.
Martina Etxaniz
Utzi erantzuna