Martxoaren 15erako mundu osoko eskoletan Klimaren Aldeko Greba deituta dago, milaka gazte irtengo dira kaleetara ikasketak utzita. Udazkenetik ostiralez ostiral zabaltzen doan protestaren protagonistak 15-17 urteko gazteak dira, Greta Thunberg suediarra hartu dutenak erreferentzia nagusi. Belaunaldi berri baten lehen aldarria?
Planeta suntsitzearen aurkako borroka hil ala biziko auzia bilakatu da. NBEak Klima Aldaketa dela-eta egindako azken txostenaren arabera, aurreikusten da gizateriak 12 urte dituela ingurugiroaren hondamendi katastrofikoa saihesteko. Iazko urtea 1850tik izandako laugarren urte beroena izan zen eta datozen bost urteetan hiri handietan, mundu mailako biztanleriaren erdia baino gehiago bizi den lekuetan, inoizko tenperaturarik handienak lortuko direla aurreikusten da. Ozeanoak oxigeno asko galtzen ari dira itsasoko ura berotu delako. Itsas-maila metro erdi igoko da datozen 80 urtetan, eta arazo larriak eragingo ditu kostako herri eta hirietan. Kalkuluen arabera, hamar urte barru, planetaren berotzearen ondorioz, Artikoa erabat urtuko da udan. Urrutira joan gabe, Asturiasko Xixon hirian kutsadura %2.300 igo da 2018an.
Iazko azaroaz geroztik milaka eta milaka ikaslek klima aldaketaren eta honek ingurugiroan eragiten duen hondamendiaren aurkako mobilizazio erraldoiak egin dituzte Belgikan, Alemanian, Britainia Handian, Australian eta beste hainbat lekutan.
Datorren martxoaren 15ean Europako ikasle greba erraldoia deitu dute borrokarekin jarraitzeko.
MANIFESTAZIOAK 12etan
Bilbo: Arriaga
Gasteiz: Bilbo plaza
Donostia: Boulevard
Iruñea: Udaletxeko plaza
Hona hemen DBH 3 mailako ikasle batzuk egindako bideoa konzientziazioa bultzatzeko asmoz!
Utzi erantzuna