AZTERKOSTA 2018 lehiaketa!
AZTERKOSTA lehiaketan parte hartzeko asmorik baduzu hemen duzu aukera. Kostaldea modu ezberdinean irudikatzeko edonorentzat aukera paregabea.
Aska ezazu barnean duzun artista!
Lehiaketaren onarriak hauek dira:
LEHIAKETAREN GAIA: “Gure kostaldea”
MODALITATEAK:
Marrazkia
Argazki digitala
KATEGORIAK:
1.Kategoria: 10 urte arte.
2.Kategoria: 11-15 urte bitartean.
3.Kategoria: 16 urte baino gehiago
LANAK AURKEZTEKO ARAUAK:
– Marrazkia:
Marrazkiak edozein teknika erabiliz (argizaria, akuarela, koloretako arkatzak, ikatz ziria eta
abar) egindakoak izan daitezke; neurriak, berriz, DIN A4 edo DIN A3koak izango dira. Pertsona
bakoitzak marrazki bakarra aurkeztu dezake.
– Argazkia:
Jatorrizko argazkiak orijinalak izan beharko dira, gehienez urte bateko antzinakotasuna
dutenak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak.
Formatu digitalean aurkeztuko dira bakarrik, hau da CD-an, Pendrive-an edo posta
elektronikoa bidaliz (aztertu@euskadi.eus). Pertsona bakoitzak argazki bakarra aurkeztu
dezake.
Aurkezten diren lanetan behar bezala identifikatu beharko da parte-hartzaile bakoitza.
Izen-abizenak
Sexua
Ikastetxea, elkartea, kolektiboa… (izatekotan).
Adina eta kategoria
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Ez dira kontuan hartuko ezarritako arauak betetzen ez dituzten lanak.
LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA:
2018ko abenduaren 14a
LANAK AURKEZTEKO LEKUA:Lanak gela bakoitzeko tutoreek jasoko dituzte AZAROAREN 29a baino lehen.
SARIAK:
Aurkeztutako lan guztiak Ingurugelako, Eusko Jaurlaritzako eta AZTERKOSTA koordinatzen
duen taldeko kideek osatutako epaimahaiak balioetsiko ditu. Modalitateetako kategoria
guztietako irabazleei sari bana emango zaie, baita saridunen ikastetxe, elkarte edo erakundeei
ere (izatekotan).
SARITUTAKO LANAK ARGITARATZEA:
Saritutako lanak AZTERTU programaren web orrian argitaratuko dira, saritutako lanen bilduma
edo galerian.
Utzi erantzuna