Egun on lagunok!
Gaur, ekainaren 5a, Ingurumenaren nazioarteko eguna da, ingurumenari Nazio Batuen Erakundeak urtero eskaintzen diona. Eta zertarako eskaintzen diote egun hau? Ba kontzientzia gaitezen, ingurumenak nolako garrantzia gure bizitzan.
Ez gara konturatzen baina gero eta plastiko gehiago erabiltzen ditugu eta batzutan, ez ditugu behar diren moduan birziklatzen. Ondorioz, gure mendiak eta ozeanoak gero eta kutsatuago daude, denbora asko behar baitute desegiteko. Ondorengo irudian ikusi dezakezue plastikozko hainbat objektuk zenbat denbora behar duten desagertzeko:
Baina ez da hori txarrena, baizik eta plastiko horiek, apurka apurka desegiten joaten direla zati txikietan eta horiek gero arrainek jaten dituztela, elikateak kutsatuz, gure osasuna kutsatuz.
Gaurko eguna kontutan hartuta, egin dezagun ahalegin txiki bat eta saia gaitezen gero eta plastiko gutxiago erosten eta erabiltzen, gure ingurumenak eskertuko digu eta!
Utzi erantzuna