Egun on lagunok!
Hemen gatoz beste behin albiste zoragarri batekin: TerraCycleri esker 225€ lortu ditugu eta Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko erakundeari eman dizkiogu.
Eta agian etxekoek galdetuko dute: zer da TERRACYCLE? Zaborra edo gure ustez birziklatu ezin diren produktuak (kafe ontziak, idazteko tresnak, laborategietako eskularruak…) jasotzen dituzten plataforma bat da . Eta produktu horiek jaso eta birziklatzeagatik, diru kupuru bat lortzen dugu ekimen solidario desberdinak egiteko.
Gure geletan baditugu “TERRACYCLE” jartzen duten kaxa berdeak eta bertan idazteko erabiltzen ditugun tresnak (boligrafoak, portaminasak, errotuladoreak, markagailuak, tippexak) amaitzen zaizkigunean zaborretara bota beharrean, han lagatzeko erabiltzen ditugula.
Ba oraingo honetan ere, zuen laguntza behar dugu: etxekoei azaldu iezaiozue zer den TerraCycle (informazio gehiago eskuratzeko https://www.terracycle.es/es-ES/) eta etxean dituzuen idazteko tresna horiek, zaborretara bota beharrean, ekar itzazue hemen birziklatzeko!
MILA ESKER GUZTIOI!!!
Utzi erantzuna