Iaz bezala, maiatzaren 25ean eta Kultur Jardunaldien barnean, Floreagakook kantuan atera ginen kalera. Gurasoak, irakasleak, adin desberdinetako ikasleak, aiton- amonaren bat … guztira 100 bat lagun ibili ginen lehengo eta oraingo abestiak abestuz. Kalean zebiltzan batzuk ere gerturatu zitzaizkigun eta beste batzuk paretik pasatzean abesten sumatu genituen. Gozamena zen nagusi.
Aurtengoan trikitilariak ere gurekin izan ziren kaleak alaitzeko asmoz, eta bai alaitu ere!
Benetan giro bikaina izan genuen trikitiaren doinu, abesti eta irrintzi artean. Eta oraingoan ere, transmisioan geure hondar alea utzi dugulakoan gaude. Izan ere, geure kulturari, izaerari eusteko gure arbasoengandik jasotako altxorra ondorengoei pasatu beharra daukagu.
Mila esker, lehendabizi parte hartu zenuten guztioi eta bigarrenik antolaketan lagundu diguzuen guztioi.
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!
Argazkiak: Amets Andueza
Hitzak: Eguzkilore
Utzi erantzuna