Ikasturte honetan ere, Guraso Elkartekoak eta Normalkuntza Batzordekoak bat eginik, Kantu Jira antolatzen ari gara. Kultur Jardunaldien barruan txertaturik dagoen ekimen honek bi helburu nagusi ditu: kultur transmisioa eta gozamena. Beraz, maiatzaren 24an, ikasle, guraso eta irakasleak kalez kale ibiliko gara gure betiko eta gaur egungo abestiak abestuz. Eguna: maiatzak 24 … [Read more...]
KANTU JIRA II
Iaz bezala, maiatzaren 25ean eta Kultur Jardunaldien barnean, Floreagakook kantuan atera ginen kalera. Gurasoak, irakasleak, adin desberdinetako ikasleak, aiton- amonaren bat … guztira 100 bat lagun ibili ginen lehengo eta oraingo abestiak abestuz. Kalean zebiltzan batzuk ere gerturatu zitzaizkigun eta beste batzuk paretik pasatzean abesten sumatu genituen. Gozamena zen … [Read more...]
KANTU JIRA, TRANSMISIO JIRA
KANTU JIRA, TRANSMISIO JIRA “Xalbadorren heriotza” eta “Maite zaitut, “Txoriak txori” eta “Euskararen txantxangorria”... Lehengo eta oraingo abestien aitzakian, maiatzaren 25ean, 80 bat lagun ibili ginen kalez kale Floreagako Kantu Jiran. Guraso, irakasle eta adin ezberdinetako ikasleak, eta baita aitona-amonaren bat ere.. Kalean zebiltzan lagun batzuk ere bildu zitzaizkigun … [Read more...]