Kaixo lagunok!
Dakizuen bezala, Floreagako baratzean lanean ibiltzen gara, lurra prestatu, landare berriak landatu, belar txarrak kendu, uzta jaso…Baratzak aukera asko ematen dizkigu ikastetxean lantzen ditugun balore asko praktikan jartzeko: elkarrekiko laguntza, naturarekiko errespetua, elikadura osasungarriaren garrantzia, euskal ohiturak ezagutzea eta noski, ondo pasatzea ere bai!
Laster udaberria iritsiko zaigu eta uzta jasotzeko momentua izango da baina bitartean, baratza zaintzen eta disfrutatzen jarraituko dugu!
Utzi erantzuna