URTE BERRI ON borrokalariok!!
Hasi garen urte berri honetan, gure mundua zaintzen jarraitu nahi dugu eta horretarako gure bigarren borrokari ekingo diogu. Lehenengo borrokan, arau erraz eta garrantzitsu bat ikasi genuen: murriztu, berrerabili eta birziklatu. Bigarrengo borroka zailagoa da baina oso garrantzitsua hala ere: plastikoen aurkakoa.
Urtero 6 milioi tona plastiko isurtzen dira itsasora mundu zabalean. Horren ondorioz, Itsaso Barean, Hawai eta AEBetako mendebaldeko kosta artean, plastikozko uharte erraldoi bar sortu da, itsas-korronteek hondakin guztiak bertara bideratzen baitituzte. “Zazpigarren kontinentea” deitzen diote. “Kontinente berri” hau, gizakiok botatzen ditugun plastiko eta beste hondakin batzuekin sortu den “uhartea” da, “zaborraren uhartea”. Uharte artifizial bat da, herritarren eta agintarien utzikeriak sortua, itsasoa munduko zabortegirik handiena bilakatzea eragin baitugu. Ez da espazio solido bat, plastiko eta hondakin bilduma handi bat baizik. Iberiar penintsula baino 3 aldiz handiagoa da zaborraren uhartea.
Eta nola egin aurre arazo handi honi? Zer egin dezakegu? Nork jaso behar du zabor hori? Jaso egin behar da baina ez al da hobe arazoaren muinera jotzea? 6 miloi tona hondakin plastiko horiek jasotzen ahalegindu dira baina oso kopuru txikia berreskuratu ahal izan dute, 40 tona inguru bakarrik…Gainean ikusten diren plastikoak, behean dauden plastiko eta hondakin guztiak tapatzen dituzte, iceberg bat bezalakoa da, hots, gainean ikusten denak behean dagoen zabor mendia ezkutatzen duela.
Plastiko handiak edo osorik daudenak jaso daitezke baina zer gertatzen da itsasoaren, haizearen eta eguzkiaren indarrei esker desegiten ari diren plastikozko partikula txikiekin? Arrainen janari bihurtzen ari direla eta ondorioz gure osasunari kalte zuzena eragiten diotela
Arazo handi baten aurrean aurkitzen gara, arazo latza. Lehenengo urratsa arazoari aurre egiteko, plastikoen ibilbidea ezagutzea da eta horretarako bideo txiki hau proposatzen dizuet:
Hurrengo astean, gai honekin jarraituko dugu ea zerbait gehiago ikasi eta irtenbiderik ba al dagoen ikusiko dugu!
Utzi erantzuna