Maiatzaren 11n, osteguna, gure ikastetxean gosearen aurkako lasterketa burutuko da (15:40tik 17:00ak arte). Ekimen hau “Gosearen aurkako ekintza” gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen duenez, asteazkenean talde horretako bi kide, Leire eta Iris, etorri zitzaizkigun beraien lana azaltzera.
Gosearen aurkako Lasterketaren 20.edizioak marka bat hautsi nahi du
“Gosearen aurkako ekintza” nazioarteko giza erakunde bat da, neutrala eta independentea, desnutrizioaren kontra dihardu eta, aldi berean, herri ahulenei ura eta bizimodu seguruak bermatzen dizkie. Erakunde honen datu batzuk:
- 37 URTEZ gosearen aurkako borrokan
- 40tik GORA HERRIALDETAN esku harturik 2016an
- 9 MILIOI ONURADUN 2016an
- 4 JARDUKETA-ALOR HANDI: Nutrizioa eta Osasuna / Elikagaien Segurtasuna / Ura eta Saneamendua / Sentsibilizazioa eta Eragin Politikoa
Urtero gosearen aurkako lasterketa antolatzen du mundu osoan. Iaz 1.500 ikastetxek baino gehiagok parte hartu zuten, 440.000tik gora gazte solidario eta 5.000.000 € baino gehiago lortu ziren.
Aurten guk ere parte hartuko dugu. Gosearen aurkako lasterketak lortu nahi du desnutrizioak munduan eragin duen arazoaz sentsibilizatzea. Horrez gain, ikasle guztiei aukera emango die gosearen aurka borrokatzeko, lasterketa solidario baten bidez. Pauso bakoitzak munduari emango dio itzulia.
Ikasturte honetan jasotako laguntzarekin Etiopiako umeei lagunduko zaie. Parte hartzera animatzen zaituztegu!!
Informazio gehiago eskuratzeko sakatu HEMEN.
Utzi erantzuna