Maiatzaren 4an, IRAES 21 eko kideek Eskola Confinta ospatu zuten. Horretarako, On Bosko aretoan elkartu ziren LH 6, DBH 1 eta DBH 2. mailako ikasleak. IRAES 21 taldekoek helburu hauek zituzten:
- Alde batetik, beraien eginkizuna zein den azaltzea, zeintzuk hartzen dute parte eta eskola jasangarriaren definizioa ematea.
- Beste aldetik, urtean zehar egindako lanei buruzko informazioa zabaltzea. Aurtengo gaia palma olioa izan delarik.
- Azkenik, beraiek egindako bideoa aurkeztea. Palma olioa zer den, nola lortzen den, zer eraginak dituen…azaltzeko.
Aretoko aurkezpena bukatu ondoren, ikasleak gelatara joan ziren gaia lantzera, hausnarketa egiteko aukera aparta!
PALMA OLIOA from Floreaga Ikastetxea on Vimeo.
Utzi erantzuna