Maiatzaren 4an gazta tarta egin genuen DBH3ko ikasleok eta bi klasetan egindako esfortzuak merezi izan zuen.
Hasteko, taldeak egin genituen eta bakoitzak zer ekarri erabaki genuen. Talde bakoitzak tarta egiteko zerbait erosi behar zuen: gailetak, nata, philadelphia, mermelada… Gazta tartak ekologikoa izan behar zuenez, produktuen etiketak begiratu eta ekologikoenak erosi genituen.
Hurrengo egunean gelara eraman genuen guztia eta Ane eta Ainhoarekin tarta egiten hasi ginen. Klase bat pasatu genuen tarta osoa prestatzen eta gero hozkailuan gorde genuen.
Azkenik, 24 ordu hozkailuan laga ondoren, jan egin genuen. OSO GOXOA ZEGOEN!!!
AITOR AYERDI
Utzi erantzuna