Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak arreta berezia ematen die ikastetxeei. Hori dela-eta, aurten ere Prestakuntza ikastetxeetan programan parte hartu dugu.
Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei Kontsumobidek eskaintzen dien prestakuntza-programa ibiltaria da. Horren bidez, kontsumoari buruzko hainbat gai jorratzen dira, praktikan eta talde-lanean oinarritutako metodologia aktibo, ludiko eta parte-hartzaileaz baliatuz.
Programaren helburu nagusia eskola-komunitateari kontsumo-arloko prestakuntzan eta hezkuntzan laguntza eskaintzea da; beti ere, txiki-txikitatik, kontsumitzaile eta erabiltzaile kontziente, kritiko eta arduratsuak prestatzeko, eskola-komunitate osoarekin (ikasleak, irakasleak eta gurasoak) lan globala eginez.
Hauek dira aurten landutako tailerrak:
LH1: Paperan birziklapena eta Jolasa eta jostailuak.
LH2: Jolasa eta jostailuak eta Litxarreriak.
LH3: Frutak eta barazkiak eta Litxarreriak.
LH4: Energia eta Bideo-jokoak.
LH5: Elikagaien elaborazioa (jogurra) eta Lehengaien eraldaketa.
DBH1: Bidezko merkataritza eta Elikadura eta nutrizioa.
DBH 2: Estetika eta elikadura (gorputzaren gurtza) eta Elikagaien manipulazio segurua.










Utzi erantzuna