Maiatzaren 25ean, kantuz bete genuen herria. Mokadutxo bat egiteko elkartu ginen, euri zaparradari aurre eginez. Koadrila polita juntatu ginen eta ostarteak agertzearekin bat, kalerik kale ibili ginen. Geure eztarriak astindu genituen, Azkoitia eta azkoitiarrak alaitu nahian. Eskerrik asko gerturatu zineten guztiei, nahiz eta itxuraz eguraldiak ez zuen lagundu nahi, … [Read more...]
LEHENGOEKIN ETA GAURKOENGANDIK GEROKOENTZAT
2021eko Euskara Eguna ere musikaz hasi dugu eta nahiz eta eguraldia ez dugun lagun izan, gustura igo dugu aldapa euskal doinuekin. Eskolara sartu orduko, berriz, LH6koen bertsoak izan ditugu: LH6A BESTE HIZKUNTZETARA JOTZEN DUGU ERRAZ LAGUNEKIN KALEAN SARRI GAZTELERAZ HIZKUNTZA GUZTIEKIN EGIN BEHAR DA JOLAS BAINA LEHENENGO HITZA GUK … [Read more...]
AHOBIZI ETA BELARRIPREST FLOREAGAN
Euskaraldian buru-belarri gabiltzan honetan... edo hobe esanda, aho-belarri... bisita zoragarri bat izan dugu gaur goizean: AHOBIZI eta BELARRIPREST etorri zaizkigu! Zein gustura ibili garen beraiekin dantzan eta abesten! “ AHOA BIZI- BIZI BELARRIA PREST BETI TINKO ETA BRINKO EUSKARA...” Eskerrik asko bisitarengatik, ahobizi eta belarriprest, eta eskerrak Zumaiako … [Read more...]
EUSKARA EGUNAREN IRABAZLEAK
EUSKARA EGUNAREN LEHIAKETAKO IRABAZLEAK Aste honetan Euskararen Egunaren inguruan egindako hainbat lehiaketetako irabazleek merezitako sariak jaso dituzte. Astelehenean, DBHn hiru astetan zehar burutu zen ginkanako irabazleari saria eman zitzaion. Esan beharra dago lau probetan erantzun zuzenak batek baino gehiagok eman zituztela. Hori dela eta, hauen artean zozketa egin … [Read more...]