Maiatzaren 25ean, kantuz bete genuen herria. Mokadutxo bat egiteko elkartu ginen, euri zaparradari aurre eginez. Koadrila polita juntatu ginen eta ostarteak agertzearekin bat, kalerik kale ibili ginen. Geure eztarriak astindu genituen, Azkoitia eta azkoitiarrak alaitu nahian.
Eskerrik asko gerturatu zineten guztiei, nahiz eta itxuraz eguraldiak ez zuen lagundu nahi, arratsalde bikaina pasatu genuen!
Utzi erantzuna