LH 1. mailako ikasleek beraiek egindako taloa dastatzeko aukera izan dute. Elikadura Jasangarriarekin lotuta dagoen ekintza izan da. Gure ikasleek 30 minutuko saio teorikoa izan dute. Garia eta artoaren jatorria, elikatzeko ohitura osasungarriak, euskal mitologia, taloa egiteko prozedura…ezagutzeko saioa izan da. Ondoren ikastetxeko jangelan bakoitzak bere taloa egiteko aukera izan du. Prestatu eta gero,txokolatea sartu eta gozatzeko aukera izan dute.
Utzi erantzuna