• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

KULTUR JARDUNALDIEN KRONIKA

2014-03-31 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Floreagako Salestar Ikastetxeak eta Gurasoen Elkarteak, Azkoitiko Udalaren babespean, XXV. Euskal Kultur Jardunaldiak antolatu ditu aurtengo udaberrirako. On Bosco aretoan eskaini diren hitzaldietan eta bertso saioan jende ugari izan da. Esan daiteke jardunaldi arrakastatsuak izan direla!!

kj1000

Juan Carlos Pérez musikari ospetsuak eman zien hasiera XXV. Kultur Jardunaldiei, martxoaren 6an, Floreagako On Bosco aretoan, “Nire esperientzia musikala (1974-2014)” izenburuko hitzaldi – entzunaldiarekin. 50 lagun inguru hurbildu ziren aretora. Juan Carlosek bere esperientzia musikalaren berri eman zigun, audizio aukeratuez lagundurik (Led Zeppelin, Ezekielen ametsa; Zea Mays Hilzori II, Bob Dylan, J.S. Bach, Cuarteto de cuerda No 1, Bizkaieraz, Itoiz suite, …). Ibilibide oparoa, hasierako rockarekiko miresmenetik, musika klasiko konposatzera …  Juan Carlosek sendo adierazi zituen hiru gauza:

– musikarengan sinesmena, alegia, musikak pertsonengan duen eragin sakonean,

– aukera berriak aztertzeko premia

– beti ikasten jarraitzeko asmoa

Emanaldia bikaina izan zen.

Juanjo Etxeberriak, Loiolako Jesuiten probintzialak, “Elizaren eragina gaurko gizartean” izenburuko hitzaldi bikaina eskaini zuen martxoaren 13an, 80 inguru entzuleren aurrean. Gaia lantzeko, Jesuiten izaera eta esperientziako ezaugarri batzuk eta Frantzisko aita santuaren pentsatzeko eta jokatzeko modua izan zituen oinarri.

Gure gizartearen espazio gatazkatsu nagusiak agertu zituen Juanjok:  Desberdintasun sozio-ekonomikoaren gatazka; aniztasun kulturalaren eta migrazioaren gatazka; gizartearen sekularizazioa; nortasun kulturalaren, hizkuntza nortasunaren eta nortasun nazionalaren gatazka eta Elizaren gatazka.

Frantzisko aita santua planteatzen ari den Elizaren ezaugarri batzuk aipatu zituen:Pobreentzako Eliza pobrea, errukitsua, gertukoa eta hurbila, bide berrietara irekia, errealitatean haragiztatua,elkarrizketa eta dizernimendua landuz mugetan bizi izateko.

Elizak plataforma ugari du hau gauzatzeko. Horretarako, beharrezkoa izango da: Gure kontenplazioa zaintzea (Nazareteko Jesusen kontenplazioa), Gure dizernimendua aktibo mantentzea eta eskerronez eta itxaropenez sufritzen dutenengandik gertu egotea

On Juan Mari Uriarte, Donostiako gotzain emerituak, hitzaldi bikaina eskaini zuen martxoaren 20an, “Gizartearen adiskidetzerako heziketa” gaiari buruz 100 pertsona ingururen aurrean. Bakerako heziketan gurasoen, parrokietako katekisten eta eskolaren eginkizuna goraipatu zuen. “Adiskidetzeak” eskatzen duen pentsamendu eta jarrera etiko sakona azaldu ondoren, adiskidetzerako heziketaren oinarrizko zutabeakaipatu zituen.

Haur, ume eta gaztetxoen adiskidetzerako heziketari buruzko irizpideak eta gazte eta helduok bakegintzan egin dezakegun biderako urrats batzuk azaldu zituen.Bakerako bidea makal doala dirudien arren, guztiz beharrezkoa da hausnarketa eta elkarrizketa sakon eta ugari egitea adiskidetzeaz,legamiak orean lan egiten duen bezala. Erronka handia izango du gizarteak biktima guztien zauriak sendatzen laguntzen eta baita espetxean dauden pertsonen duintasuna eta oinarrizko eskubideak errespetatzen. Elizak ekarpen egokia eskain dezake elkarbizitza landuz, formazioa eskainiz, zubiak eraikiz.

Hitzaldiaren amaieran, On Juan Marik idatzitako “La reconciliación” liburua aurkeztu eta hartzeko aukera izan zen. Mila esker, On Juan Mari!!

Bertso saio bikain batean,  Andoni Egaña, Amets Arzalluz, Jokin Uranga eta Maialen Lujanbio aritu ziren aretoa bete zuten 200 pertsona baino gehiagoren aurrean.

Hitzak eta argazkiak: Juan Inazio Sudupe

 Argazkiak

Filed Under: Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, jardunaldiak, kultur, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • IMG_20260423_132651
  • IMG_20260423_132649
  • IMG_20260423_132632
  • IMG_20260423_132633
  • IMG_20260423_132627
  • IMG_20260423_132610
  • IMG_20260423_132538
  • IMG_20260423_132609
  • IMG_20260423_132532

Datorrena

Mai
1
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mai 1 Egun osoa
 
Mai
13
az.
Egun osoa DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
Mai 13 – Mai 15 Egun osoa
DBH1 : Hondarribi DBH 2: Bartzelona DBH 4: Madril
Eka
1
al.
8:30 am DBH: Ordutegi jarraia
DBH: Ordutegi jarraia
Eka 1 @ 8:30 am – 2:30 pm
DBH: Ekainaren 1etik ekainaren 19ra ordutegi jarraia: 8:30 – 14:30 
9:00 am HH, LH Goizez
HH, LH Goizez
Eka 1 @ 9:00 am
 
Eka
15
al.
9:00 am Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Eka 15 @ 9:00 am – Eka 17 @ 5:00 pm
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT