Bertso saio bikain batez eman zitzaien amaiera XXV. Kultur Jardunaldiei On Bosco artetoan. Andoni Egaña, Amets Arzalluz, Jokin Uranga eta Maialen Lujanbio gustura aritu ziren aretoa bete zuten 200 pertsona baino gehiagoren aurrean.
Saio hasieran, gai jartzaileak antolatzaileen izenean eskerrona adierazi zien bertsolariei, laguntzaileei eta partaide guztiei.
Sarrerako agurren ondoren, umorea eta hausnarketa era naturalean batu ziren: bertsolariak egungo gertaeren berri emaile izan ziren; azaleko zimurrez eta bertso eskolen aipamenez aritu ziren; udaleko gizarte langilearen etorkinen inguruko kezkak eta munduaren hegoaldetiko eta iparraldetiko ikuspegiak izan zituzten hizpide. Gai jartzaileak jarritako bina punturi erantzun zioten jarraian.
Eskolako gaiak ere kontuan hartu ziren: zer ikasi behar dugun ezinbestean, zer gerta daitekeen mobil bat ozenki joka hasten bada ikasgelan, … Floreagako Himalaiako zedroak zer ikusi ote duen azken 80 urte hauetan? … Gure gizarteko kezka batzuek ere azaldu ziren, Euskal Herrian zerbait mugitzen ari ote den aztertzean.
Bertsolari “klasikoen” paperean jarri ziren ondoren: Amets Xalbador izan zen, Maialen Joxepa Antoni Aranberri, Xenpelarren iloba, Andoni Txirrita eta Jokin Lazkao Txiki bilakatu ziren.
Puntutan aritu ondoren, azken agurrekin amaitu zen saioa.
Giroa oso atsegina izan zen. Aretoa guztiz beteta zegoen. Bertsolariak gustura aritu ziren eta jendearen erantzun beroa ere nabarmena izan zen. Jende “bertso gosez” zegoen nonbait …
XXV. Euskal Kultur Jardunaldien amaieran, Floreagako Salestar Ikastetxeak eta Gurasoen Elkarteak bere eskerrona adierazi esan nahi die hizlari (Juan Carlos Perez, Juanjo Etxeberria eta On Juan Maria Uriarte) eta partaide guztiei, gaur bereziki lau bertsolarioi. Saio honen antolaketan laguntza ederra eman diguten Laxaro, Mailu eta gainontzekooi; teknika alorrean lagundu digun Josean Proli, Azkoitiko udala eta herritarrei, FK – Javier Artetxeri, komunikabideei, Hitzetik Hortzerako kideei, eta saio honetaz gozatzera etorri diren guztioi. Mila esker!!
Hitzak: Juan Inazio Sudupe
Utzi erantzuna