• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA
  • INKESTAK
    • FAMILIA INKESTA
    • ENCUESTA DE FAMILIAS
    • IKASLE INKESTAK
    • LANKIDE INKESTA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

EUSKARAREN EGOERA AZKOITIAN

2012-12-11 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Euskararen egoera Azkoitian,  Bada kezkatzeko arrazoirik?

Abenduaren 5ean Maxixatzeneko kide den Karmen Irizar izan genuen Floreagan hizlari. Euskararen Eguna izan berri zelarik, hitzaldi ireki bat antolatzeko aukera aproposa iruditu zitzaigun. Hona hemen berak eginiko laburpentxo bat.

Euskararen hautematea Azkoitian: gaixo den gorputzaren diagnostikoa

Herri euskalduna omen den batean harrigarri ziren datuek atentzioa emanda hasi ginen Maxixatzen euskaldunon elkartekoak azkoitiarron bizitzan euskarak nolako eragina zuen aztertzen. Harrigarri generitzon, esate baterako, liburutegian mailegatzen diren 10 liburuetatik 8 gaztelaniazkoak izateari, herriko hainbat taldek ingelesez kantatzeari edo tabernetan euskal musika ez entzuteari. Igual izan zitekeen normala, baina guk traza txarra hartzen genion.

Atera nahi genituen datuak biltzeko geuk prestatutako inkesta pasa genien Urola ikastolako batxilergoko ikasle guztiei, eta 19-80 urte bitarteko 57 lagunekin 8 eztabaida talde egin genituen 2011ko maiatzeko bi larunbat goizetan. Esan gabe doa solasaldi biziak eta argigarriak izan zirela guztiak.

Hiztuna norbanako gisa, hiztunok osatzen dugun komunitatea eta hizkuntza bera hartu genituen ardatz.

Euskal Herriko beste hainbat herriekin konparatuta oso egoera onean gaudela onartuta ere, hizkuntz egoera normalizatutik urruti dago oso Azkoitia. Ez galdu beharrean, baina bai azkoitiarrok uste dugun baino egoera kaskarragoan. Oharkabean bezala, gaztelaniak gure bizitzako esparru asko betetzen ditu, eta euskaraz ere hizketan ondo moldatzen gara baina idatzi edo irakurri egin behar denean herren gabiltza 10etik 7.

Arazo nagusia, hala ere, ez da egoera bera, egoera hori ulertzeko gai ez garela baizik. Badakigu gauzak ez daudela behar luketen bezain ondo baino ez dugu egoera hori esplikatzeko azalpenik, are gutxiago gaixoa sendabidean jartzeko formularik eta nekez konpontzen da arazo bat deskribatzeko gai bagara bakarrik.  Esplikazio teorikoa, zergatik eta nola  behar da jakin  konponbidea  bilatuko bazaio.

Azkoitiarrok euskaraz bizi garela eta harro egoteko motiborik badugu, baina ez gaitzala harrokeriak itsutu. Errepara diezaiegun itoginei eta hasi gure egoera esplikatzeko klabeak eman diezazkigun jendearekin elkarlanean. Horrela egin ezean, uste baino lehenago pasako da gripe txar bat dena   minbizia izatera.

Hitzak: Karmen Irizar

Filed Under: Orokorra Tagged With: azkoitia, egoera, euskara, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, irizar, karmen, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026.05.22 DBH Maux161
  • 2026.05.22 DBH Maux162
  • 2026.05.22 DBH Maux163
  • 2026.05.22 DBH Maux160
  • 2026.05.22 DBH Maux159
  • 2026.05.22 DBH Maux158
  • 2026.05.22 DBH Maux156
  • 2026.05.22 DBH Maux157
  • 2026.05.22 DBH Maux154

Datorrena

Mai
25
al.
9:00 am LH1-2 ORIO
LH1-2 ORIO
Mai 25 @ 9:00 am – Mai 26 @ 5:00 pm
 
Mai
29
ol.
9:00 am HH Ibilaldia: Orio
HH Ibilaldia: Orio
Mai 29 @ 9:00 am – 5:00 pm
 
Eka
1
al.
8:30 am DBH: Ordutegi jarraia
DBH: Ordutegi jarraia
Eka 1 @ 8:30 am – 2:30 pm
DBH: Ekainaren 1etik ekainaren 19ra ordutegi jarraia: 8:30 – 14:30 
9:00 am HH, LH Goizez
HH, LH Goizez
Eka 1 @ 9:00 am
 
Eka
15
al.
9:00 am Ikasbidaia: LH 5-6 Zuhatza
Ikasbidaia: LH 5-6 Zuhatza
Eka 15 @ 9:00 am – Eka 17 @ 5:00 pm
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT