Egun zoragarriak igaro genituen Hondarribian. Gure kanpaldia hasiz Irunen egin genuen lehenengo geldialdia. Bertan erromatarren museoan gauza interesgarriak ikusteaz gain, garai bateko jolasak ezagutu genituen. Handik, Hondarribiko aterpetxe ederrera iritsi ginen eta jolasean aritu ondoren bosgarren mailakoek prestaturiko jaialdi politaz gozatu genuen.
Hurrengo goizean itsasargira ibilaldiari ekin genion. Pasiera ondoren aterpetxera joan ginen bazkaltzera eta eguna erosketa txiki batzuk egin ondoren amaitu genuen, berriro seigarren mailako ikasleek prestaturiko jaialdiaz gozatuz.
Azken egunean hondartzara joan ginen eta bainu hotz bat hartu genuen. Bazkal ondoren eta pena izugarriz autobusa hartu eta etxera bueltatu ginen neke handiz.
Utzi erantzuna