HONDARRIBIA, GOZAMENA ETA GIRO ALAIA Ikasturtea maldan behera abiatu den honetan gozamenerako aukera bikaina izan dugu Hondarribian. 3 egunez, gelatik kanpo, jolastu eta gozatu beste helbururik gabe ibili gara nahiz eta ziur egon hainbat arlotan ikasi ere ikasi dutela. Zientziaren museoan pasa genuen goiza izan zen horren adibiderik onena. Hiru ordu pasa genituen zientzia … [Read more...]
NEKATUTA, BAINA GUSTURA
Esapide honek laburbiltzen du Hondarribian egin dugun hiru egunetako egonaldia. Urtero bezala LHko 3. zikloko ikasleak Hondarribiko Elkano aterpetxean pasa ditugu hiru egun. Denbora-pasarako ekintza badirudi ere oso garrantzitsua iruditzen zaigu irteera hau liburuaz eta gelako saio formalez haratago, ikasteko eta talde kohesioa lantzeko modu asko daudela erakusten … [Read more...]
LH 5 eta 6 HONDARRIBIAn
Sartu Kutxa Espaziora eta liluratuta geratu ginen. 6. mailakoak Kimika Ttailerra egitera joan ginen eta aldi berean 5. mailakoak Matematika Tailerra egin zuten. Gero bisita gidatua egin genuen. Zeinen ongi pasatu genuen han dauden tresna denak ukitzen eta probatzen! Alai eta kantari itzuli ginen autobusera! Mikel O. eta Unai U. Hura zen poza irakasleen … [Read more...]
LH 5-6 HONDARRIBIAN
Egun zoragarriak igaro genituen Hondarribian. Gure kanpaldia hasiz Irunen egin genuen lehenengo geldialdia. Bertan erromatarren museoan gauza interesgarriak ikusteaz gain, garai bateko jolasak ezagutu genituen. Handik, Hondarribiko aterpetxe ederrera iritsi ginen eta jolasean aritu ondoren bosgarren mailakoek prestaturiko jaialdi politaz gozatu genuen. Hurrengo goizean … [Read more...]