Lagun berri bat daukagu gure artean: TXOMIN txorimaloa!!! Berak zainduko dizkigu baratzako landareak. Hitzak eta argazkiak: 2 urteko hezitzaileak. … [Read more...]
HH3 PAPER ETA POTE ARTEAN
Zer gauza gutxi behar dugun ondo pasatzeko!!! Papera eta jogurt poteak astinduz, komunikazioa, harremanak, mugimendua eta emozioak sendotu eta landu ditugu. Hitzak eta argazkiak: HH3ko irakasleak … [Read more...]
V. KANTU JIRA
Maiatzaren 25ean, kantuz bete genuen herria. Mokadutxo bat egiteko elkartu ginen, euri zaparradari aurre eginez. Koadrila polita juntatu ginen eta ostarteak agertzearekin bat, kalerik kale ibili ginen. Geure eztarriak astindu genituen, Azkoitia eta azkoitiarrak alaitu nahian. Eskerrik asko gerturatu zineten guztiei, nahiz eta itxuraz eguraldiak ez zuen lagundu nahi, … [Read more...]
LASTERKETA SOLIDARIOA
Gaur arratsaldean lasterkarien arnasa, oinetakoen kadentzia erritmikoa eta animoak nagusi izan dira Floreaga Ikastetxeko goiko patioan. Izan ere, 600 ume inguru, hainbat irakasle eta guraso korrika aritu dira, DISLEGI taldearentzat diru laguntza bat bideratzeko asmoz. Ume bakoitzak berak aukeratutako itzuli kopurua eman dizkio zirkuitoari. Bakoitzaren ekarpen ekonomikoa … [Read more...]



