Ezin ba aurten ere, txikienek euren egun pasa egin gabe amaitu ikasturtea! Goiza Orio aldean pasa eta itsasoari begira bazkaldu ondoren, arratsalde ederra pasa genuen Izar Parkean. Berriro ere itzultzeko irrikitan gaude! … [Read more...]
FAMILIEN FESTA
Maiatzaren 25ean Familien Festa zoragarria ospatu genuen Floreaga Ikastetxean. Patio berdean mahaiak eta aulkiak prest zeuden bezperatik. Goizean goiz hasi ziren Gurasoen Batzordeko kideak sukalde lanetan. Bazkaritarako paella zoragarria eman ziguten han bildu ginen 210 inguru lagunentzat. Goiko patioan eta frontoian puzgarriak izan genituen, Sanz taldearekin. Puzgarri … [Read more...]
MARIA LAGUNTZAILEAREN FESTA 2024
Gaur egun berezia izan dugu ikastetxean, Maria Laguntzailearen festa ospatu dugu. Aspaldiko partez denok elkartu gara eta ekintza desberdinak egin ditugu: jolasak, pintxo lehiaketak, ginkanak, txapelketak… Horrenbeste ekintza gero, indarrak berreskuratzeko, fruta mordo bat jateko aukera izan dugu. Oso egun polita pasatu dugu, txiki eta handi, guztiok elkarrekin jolastuz eta … [Read more...]
DBH 1 HONDARRIBI
Lehen egunean, 8:30etan gurasoak agurtu eta Hondarribirantz abiatu ginen ilusio eta gogo izugarriarekin. Eguraldiarekin gure zalantzak genituen lehen egunerako, baina eguraldi zoragarria egin zigun eta aterpetxean maletak utzi ondoren kostatik buelta polita egin genuen Higerreko itsasargitik pasatuz, Talaia bidea jarraituz, Guadaluperaino iritsiz. Han bazkaldu eta indarrak … [Read more...]












