Martxoaren 19an, San Jose egunez, Floreagako GURASO ELKARTEAK festa ederra antolatu eta ospatu du. 12:00 Meza izan dugu Floreagako elizan, Lehen Hezkuntzako neska eta mutilen koroa kantua animatzen aritu da. Jarraian, patio berdean, txorizo eta haragi egosi pintxo ederrak eta trago bikainak izan ditugu. Segituan hasi dira futbol partiduak On Bosco frontoian: hiru talde … [Read more...]
NOLA IKUSTEN DUTE INTSEKTUEK?
Guk bi begi ditugu, baina intsektuek milaka dituzte. Eta horrenbeste begirekin nola ikusten dute? Iturria: Universidad de Valencia. https://tinyurl.com/2dnspj7t Intsektuek begi-konposatuak dituzte, hau da, milaka begi txikiz osatutako bi begi handi dituzte, eta badirudi mosaiko baten moduan ikusten dutela beraien ingurua. Iturria: Universidad de Valencia. … [Read more...]
TXORITXOEN PROIEKTUA
Dakizuen moduan neguan txoritxoentzako janlekuak diseinatu eta egin genituen. Eta ez hori bakarrik! Fruitu lehorrez, mahaspasez eta oloz egindako opilak prestatu genituen asteetan zehar txoritxoei janaria ipintzeko. Orain berriz, udaberria iristear dela janlekuak kenduko ditugu txoritxoak nahiko janari aurkitzeko moduan direlako. Baina horrek ez du esan nahi gure … [Read more...]
NOLA EGITEN DUTE LO IZURDEEK?
Horixe da guk dugun zalantza, animalia adoragarri horiek nola egiten duten lo. Iturri: Pixabay.com/ werdepate Eta zergatik dugu jakin-min hori? Bada izurdeak gu bezala ugaztunak direlako, eta horrek esan nahi duelako haien arnasketa birika bidezkoa dela, eta ez arrainena bezalakoa zakatz bidezkoa. Ondorioz, izurdeek arnasa hartzeko azaleratu eta airea hartu behar dute … [Read more...]












