Martxoaren 19an, San Jose egunez, Floreagako GURASO ELKARTEAK festa ederra antolatu eta ospatu du.
12:00 Meza izan dugu Floreagako elizan, Lehen Hezkuntzako neska eta mutilen koroa kantua animatzen aritu da.
Jarraian, patio berdean, txorizo eta haragi egosi pintxo ederrak eta trago bikainak izan ditugu. Segituan hasi dira futbol partiduak On Bosco frontoian: hiru talde lehiatu dira, giro ezin hobean eta ikusle askoren aurrean.
Ondoren zozkor bilketa eta soka-tira izan ditugu. Hauen amaieran, futbolin eta ping-pong partidak,… Eta amaitzeko, San Jose Ipuin Lehiaketako sariak banatu dira.
Goiz pasa ederra egin dugu, giro ezin jatorragoan,… Aukera polita izan da familia giroa indartzeko. Guraso Elkarteko Batzordeko kideak zoragarri portatu dira denekin. Zorionak!!!!
Utzi erantzuna