Abenduaren 24an DBHko ikasleak, guraso eta irakasleez lagunduta, kantari atera dira. Beste urteetan bezala, gaur ere Balda plazan elkartu gara bederatzi eta erdietan, eta ondoren Santa Klarako komentura hurbildu, han Gabon eguneko kanta saioari ekiteko asmoz. Handik San Jose egoitzara igo gara eta bertako adinekoei abestu diegu, eta eguna kantuan hasteko, eta kantuan ari … [Read more...]
XXIII GABON KANTAK
Gabon Kantak iristean,… Olentzero laster datorren seinale. Duela hogeita hiru urte Floreaga Ikastetxeko IGEak (Ikasleen Guraso Elkarteak) hasiera eman zion ekintza polit honi. Urtez urte ohiturari eutsiz Gabon giroan sartzen laguntzen diguten gabon kanta politak entzuteko aukera eskaintzen digute. Aurtengoa ere ez da gutxiagorako izan. Guztira sei talde aritu dira, Bergara … [Read more...]
GABON EGUNEAN
EGUN BAKARRA eta EKINTZA UGARI! Floreagako ikasle, irakasle eta gurasoak lan eta lan aritzen dira urtero horrelako egunean. Lan eta lan, eta, gainera, gustura! DBHko ikasleak goizeko bederatziak eta laurdenetan elkartu ziren Balda plazan San Jose egoitzarako bidea hartzeko. Lehenengo geltokia herriko adinduei goiza pixka bat alaitzeko asmoarekin izan zen, handik Santa … [Read more...]
XXII. GABON KANTAK
Aurten “XXII. Gabon Kantak” saio zoragarrian parte hartzeko aukera bikaina izan genuen Baztartxo udal aretoan, igandean, abenduaren 18an. Ume eta gaztetxoez osaturiko sei talde aritu ziren kantuan: Zumaiako Txikienak, Floreagako LH2ko umeak, Bergarako Musika Eskolako Haurrak, Azkoitiko Bizkargi Abesbatza, Zumaiako San Pedro Txiki eta Alai Batzako AB korua. Estilo … [Read more...]












