Urtero moduan, martxoaren 19an, San Jose eguna, Floregako Gurasoen festa eguna ospatu dugu. Eguraldi aldakorra izan dugu, beraz patio berdean jarri dira futbolin eta ping-pong jolasak eta barra, txorizo pintxo zoragarriak, salda eta edariak banatzeko. Txistulariak gidari, Euskal Dantzen emanaldi bikaina ere ikusi dugu. Ipuin lehiaketan irabazle suertatu direnei bertan eman … [Read more...]
DBH 1: ZELULAK
DBH1ean, bi geletako ikasleek Biologia eta Geologiako klaseetan zelulak egiten aritu gara: Zelula prokariotak eta Zelula eukariotak (animalia zelula eta landare-zelula). Paperezko kartulinetan egin ditugu. Kolore ezberdinetako plastilina erabili dugu. Guztiak zoragarri gelditu dira. Hiru talde ibili gara gela bakoitzean proiektua egiten. Talde lanean egin dugu guztia … [Read more...]
Martxoak 15: Klima aldaketaren aurkako ikasle Greba Orokorra Europan
Martxoaren 15erako mundu osoko eskoletan Klimaren Aldeko Greba deituta dago, milaka gazte irtengo dira kaleetara ikasketak utzita. Udazkenetik ostiralez ostiral zabaltzen doan protestaren protagonistak 15-17 urteko gazteak dira, Greta Thunberg suediarra hartu dutenak erreferentzia nagusi. Belaunaldi berri baten lehen aldarria? Planeta suntsitzearen aurkako borroka hil ala … [Read more...]
TALORIK NAHI?
Badugu zuentzat errezeta ezin hobea. Ondo apuntatu behar den tokian gorde, bestela badakizue zer gertatzen den gauza hauekin... Behar duzunerako, kitto! Ezin aurkitu! Hemen gurea: eguzkiaren koloreko eta ondo zehetutako arto irina, bizitasuna emateko baina tentsioa igotzen ez duen gatz pittin bat, ura nahasten joan plastilinaren trinkotasuna lortu arte, baina osagai magikoa … [Read more...]



