Badugu zuentzat errezeta ezin hobea. Ondo apuntatu behar den tokian gorde, bestela badakizue zer gertatzen den gauza hauekin… Behar duzunerako, kitto! Ezin aurkitu!
Hemen gurea: eguzkiaren koloreko eta ondo zehetutako arto irina, bizitasuna emateko baina tentsioa igotzen ez duen gatz pittin bat, ura nahasten joan plastilinaren trinkotasuna lortu arte, baina osagai magikoa ahaztu gabe: LH1eko umeen esku trebeen ikutua.
Berauek badakite jada gurean urtetako ohitura diren taloak nola egin. Eta zuk?
Utzi erantzuna