Goizeko 11k inguruan elkartu ginen guztiok Floreagan. Giro ederra genuen eskera irtetzeko, eta hare hobea izan zen aurretik izan genuen hamaiketakoa. Gerturatutako guztiok gozatu genituen tortilla pintxoak, pastak eta edariak. Tripa bete ondoren, entsegu labur bat eta berehala irten ginen kalera. Bozgorailua aurrean, Juan Inazioren eta Juleneren bertso alaiek artean lo zeudenak … [Read more...]
SANTA AGEDA BEZPERA
Gaur otsailak 4, Santa Ageda bezpera izanik, kopla kantari ibili gara. Makila hartu eta natura esnatzen saiatzeaz gain, gure herriko agintari, saltzaile eta herritarrak zirikatzen ibili gara, ohiturari jarraituz. Covid-a dela eta ezin izan dugu guk nahiko genukeen bezala ospatu, baina esan beharra dago, giro alaian, gozatuz, ospatzea lortu dugula. Txikienak … [Read more...]
SANTA AGEDA
Santa Ageda bezpera iritsi zaigu eta aurten eguraldi ederrarekin. Goizean Floreagako HHko haur eta irakasleak aritu dira kantari. Ohitura zaharrei eutsiz kalera atera gara umore eta ilusioz beterik. Balda plazan, Eliz atarian eta Herriko enparantzan koplak abestu ondoren ikastetxeko atarian abestu dugu guraso eta ikastetxeko LH eta DBHko ikasleentzat. Aurten bildutako … [Read more...]
SANTA AGEDA
SANTA AGEDA BEZPERA DEGU... Eta bezperan... eguraldiak ez digu askorik lagundu. Herrian zehar kantatzera irteteko asmoa zen, baina eguraldi euritsua ikusirik ikastetxean bertan abestu dugu. Lehenik LH eta DBHko ikasle eta irakasleei; ondoren, patio berdean, han bertan bildu diren gurasoei. Abestiak eta koplak ondo ikasiak genituen, baina ezin izan dugu genekien guztia … [Read more...]