Nahiz eta aurreko astean hasi On Bosko festa ospatzen, gaur izan da egun handia. Etapa ezberdinetan jolasak, dantzak, pelikulak... izan dira nagusi. Gainera etapak nahastuaz LH6koak HHn izan dira jolasetan laguntzen eta DBHkoak LHn. Eskerrik asko guztiei! Ederra izan da! … [Read more...]
EKAIN-TXOU eta TOR
Aurreko astean DBHkoek izan zituzten bisita bereziak, eta gaurkoan, HH eta LHkoen txanda izan da. HH, LH1 eta 2koei Ekain Txou etorri zaie. LH3tik LH6rako ikasleei berriz Tor magoa. Ekain Txouk bere ikuskizunarekin gozarazi digu. Arratsaldean HHko aretoa barre algaraz bete du, txiki eta handien gozamenerako. Tor magoak aldiz, bere magia ikuskizunarekin guztiak txundituta … [Read more...]
IGOR IGNACIO, boluntariotza
Igor Ignacio Floreagako irakaslea da. Aurtengo On Bosco Astearen barruan, DBHko ikasle eta irakasle guztiei hitzaldi bikaina eskaini die, 2022ko udan egin zuen Boluntariotza Misiolaria azalduz. Igor orain urte asko hasi zen boluntario zerbitzua eskaintzen, hasieran Alai Batzako monitore gisa. Logroño eta Somaloko hainbat kanpaldietan Monitore eta Koordinatzaile ere aritu da. … [Read more...]
IBAN LARRAÑAGA eta JULEN ALBERDI
Iban Larrañaga eta Julen Alberdi Floreagako On Bosco aretoan izan ziren, DBHko ikasleei euren kirol jardunaren berri ematen. Honela hasiera eman genion 2023ko On Bosco Asteari. Iban Larrañaga “Larrume”, erremonte jokalari profesionala da, mekanika arloan Aitek taldean lanean aritzeaz gain. 2022aren amaiera, Beñat Segurolarekin batera, Euskadiko Binakako Erremonteko Txapeldun … [Read more...]












