Igor Ignacio Floreagako irakaslea da. Aurtengo On Bosco Astearen barruan, DBHko ikasle eta irakasle guztiei hitzaldi bikaina eskaini die, 2022ko udan egin zuen Boluntariotza Misiolaria azalduz.
Igor orain urte asko hasi zen boluntario zerbitzua eskaintzen, hasieran Alai Batzako monitore gisa. Logroño eta Somaloko hainbat kanpaldietan Monitore eta Koordinatzaile ere aritu da. Azkoitiko “Gazteak eta Garapena” gobernuz kanpoko erakundean laguntzen aritu da ekintza ugaritan: janari bilketak, solidaritate pintxoak,…
2021-22 ikasturte hasieran izen eman zuen Salestar Misioekin eta GG taldearekin udako boluntariotza esperientzia bat egiteko, eta horretara aurrez prestakuntza egiteko.
2022ko udan, uztailean, Mexikoko Ciudad Juarez hirian egon zen, Salestarrekin eta beste boluntario ugarirekin, aisialdiko hiru Gazte Zentro edo Oratorioetako ekintzak antolatzen eta animatzen.
Ciudad Juarez hiri biolento eta arriskutsua da. Igorrek eta kideen eginkizuna hau izan zen: hango ume eta gaztetxoei toki seguru bat ematean egun osoan zehar. Festa, jolas, kanpamendu, txapelketa… eta abar egin zituzten; baina baita eskolako errepaso taldeak ere.
Igorrek bere esperientzia zehazki kontatu digu. Oso aberasgarria izan omen da, eta guztioi boluntario zerbitzuan parte hartzeko gonbitea egin digu. Mila esker, Igor!!!
Utzi erantzuna