Aurreko astean DBHkoek izan zituzten bisita bereziak, eta gaurkoan, HH eta LHkoen txanda izan da.
HH, LH1 eta 2koei Ekain Txou etorri zaie. LH3tik LH6rako ikasleei berriz Tor magoa. Ekain Txouk bere ikuskizunarekin gozarazi digu. Arratsaldean HHko aretoa barre algaraz bete du, txiki eta handien gozamenerako. Tor magoak aldiz, bere magia ikuskizunarekin guztiak txundituta utzi ditu.
Biharko eguna, On Bosko eguna, berezia izango da gurean, musika, dantza eta jolasez betea. Beraz, bihar gehiago!
Utzi erantzuna