Goizeko 11k inguruan elkartu ginen guztiok Floreagan. Giro ederra genuen eskera irtetzeko, eta hare hobea izan zen aurretik izan genuen hamaiketakoa. Gerturatutako guztiok gozatu genituen tortilla pintxoak, pastak eta edariak. Tripa bete ondoren, entsegu labur bat eta berehala irten ginen kalera. Bozgorailua aurrean, Juan Inazioren eta Juleneren bertso alaiek artean lo zeudenak … [Read more...]
ATE IREKIEN EGUNA FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEAN
Hezkuntza eta ikasketa mailan eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko, Floreaga Salestar Ikastetxeak Ate Irekien Eguna antolatu du. Jardunaldia otsailaren 11n, larunbata, izango da, 11:00etan gaztelaniaz eta 12:00etan euskaraz. Harrera ikastetxeko idazkaritzan egingo da. Lehenik, ikastetxearen antolaketa eta … [Read more...]
GURE INGURUKO TXORITXOAK
Gaurkoan, DBH1ekoek materialak berrerabiliz egindako txorien "jatetxeak" HHko haurrei eman dizkiete, baina lehendabizi jatezkoz bete behar ziren, eta horretan LHko ekogerlariak ibili dira! Dagoeneko “jatetxeak” gure inguruko txoritxoentzat patioan jarrita daude, baina zein txoritxo azaltzeko aukera ote dago? Bada bertakoak! Eta zein dira horiek? Horri ere erantzuna emateko … [Read more...]
ON BOSKO JAIA
Nahiz eta aurreko astean hasi On Bosko festa ospatzen, gaur izan da egun handia. Etapa ezberdinetan jolasak, dantzak, pelikulak... izan dira nagusi. Gainera etapak nahastuaz LH6koak HHn izan dira jolasetan laguntzen eta DBHkoak LHn. Eskerrik asko guztiei! Ederra izan da! … [Read more...]












