Gaurkoan, DBH1ekoek materialak berrerabiliz egindako txorien “jatetxeak” HHko haurrei eman dizkiete, baina lehendabizi jatezkoz bete behar ziren, eta horretan LHko ekogerlariak ibili dira! Dagoeneko “jatetxeak” gure inguruko txoritxoentzat patioan jarrita daude, baina zein txoritxo azaltzeko aukera ote dago? Bada bertakoak! Eta zein dira horiek? Horri ere erantzuna emateko asmotan DBHko ikasleek bertako txoritxoen irudien posterrak eman dizkiete HHko umeei beraien gelan jartzeko. Horrela, txoritxoen itxura eta euskarazko izenak, baita azkoitiarrez ere, ikasten joango gara guztiok! Dudarik gabe, txoritxoei negu gorria pasatzen laguntzeko asmoz ilusio handiz egindako elkarlana dugu honako hau!
Utzi erantzuna