Autobusean bueltan gentozela egunari nota bat jartzeko eskatu diet inguruko ikasleei eta gehienek 9 eta 10koa jarri diote. Izan ere zoragarria izan da. Arantzazutik abiatuta, paisaia berezian murgilduta, jaitsi gara erreka baten iturburua ikustera. Bertara iristeko bidea oso erosoa ez bada ere merezi izan du ahaleginak, naturaren opari bikaina baita erreka baten hasera … [Read more...]
EGUZKILORE MARTXAN!
Kaixo, guztioi! Bagatoz bueltan! Ikasturte berriarekin batera indarberritu dugu Eguzkilore taldeko ikasleen batzordea eta guztiok gogotsu ari gara EUSKARAren alde lanean. Goiko argazkian ikus dezakezuen moduan DBH3 eta DBH4ko 27 neska-mutilez osaturiko talde bikaina daukagu. Eguzkiloreek egin ohi duten moduan, gure helburua euskara babestea eta euskararen erabilera … [Read more...]
LH5. maila Donostian: Aupa Erreala!
AUPA ERREALA ETA DONOSTIAKO AQUARIUMA! Goizean autobusa hartu eta Reale Arena bisitatzera etorri gara. Bertan, zelaia ezagutzeaz gain, jolas bikainak egin ditugu. Tripa bete ostean, Aquariuma ikustera etorri gara eta kolorez betetako itsas fauna ezagutzeko aukera bikaina izan dugu. Egun polita pasa dugu! … [Read more...]
LH 1. eta 2. mailak Ataunen
Urriaren 20an LH1 eta 2ko ikasleok goizean goiz esnatu eta urduritasun handiz motxila prestatu genuen. Motxila hura, ordea, berezia zen, izan ere, beste egunetan ez bezala, bertan opilak, bazkarirako ogitartekoa eta ura sartu genituen. Ibilaldira gindoazen. Goizeko 9etan guztiok elkartu eta Ataunera abiatu ginen. Bertan, zerrategia eta errota ikusteaz gain, taloak egin eta … [Read more...]












