Autobusean bueltan gentozela egunari nota bat jartzeko eskatu diet inguruko ikasleei eta gehienek 9 eta 10koa jarri diote. Izan ere zoragarria izan da.
Arantzazutik abiatuta, paisaia berezian murgilduta, jaitsi gara erreka baten iturburua ikustera. Bertara iristeko bidea oso erosoa ez bada ere merezi izan du ahaleginak, naturaren opari bikaina baita erreka baten hasera ikustea. A zer indarra zuen urak.
Ondoren kobazulora joan gara. Iluna, hezea baina zirraragarria inolaz ere bertako giroa. Saguzarrak, zaldi baten kaskezurra, hartzaren eskeletoa…Oso bisita ederra izan da.
Eta azkenik, arratsaldean, Oñatiko natur eskolan animalia ugariren berri eman digute monitoreek. Egia esan oso ondo prestatua dute eskola: animalia ugari bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu (disekatuak, gizakiak eginiko irudiak, eta baita bizirik daudenak ere). Fauna ederra dute ikusgai!.
Utzi erantzuna