Urriaren 20an LH1 eta 2ko ikasleok goizean goiz esnatu eta urduritasun handiz motxila prestatu genuen. Motxila hura, ordea, berezia zen, izan ere, beste egunetan ez bezala, bertan opilak, bazkarirako ogitartekoa eta ura sartu genituen. Ibilaldira gindoazen.
Goizeko 9etan guztiok elkartu eta Ataunera abiatu ginen. Bertan, zerrategia eta errota ikusteaz gain, taloak egin eta jan genituen. Sukaldari bikainak gara gero! Bai gozoak guk eginiko taloak! Ondoren, autobusa iritsi bitartean, bazkaltzeko eta jolaserako denbora izan genuen.
Egun ederra, benetan. Primeran pasatu genuen lagunartean. Hurrengoaren zain gaude dagoeneko!
Utzi erantzuna