Joan zen maiatzaren 12an, Txerloiako finaletan egon ginen. Karmelo Etxegarai Aren aurka jokatu ondoren, 1-2 galdu genuen. Galdu arren, maiatzaren 19an Iraetara joan, eta Maria eta Jose ikastetxearen aurka jokatu genuen. Gogor jokatu ostean, 0-1 irabazi, eta Urola Bailarako txapeldunak izatea lortu genuen. Ondorioz, Gipuzkoako txapelketara iritsi ginen. Maiatzaren 26an, Urola … [Read more...]
KANTU JIRA II
Iaz bezala, maiatzaren 25ean eta Kultur Jardunaldien barnean, Floreagakook kantuan atera ginen kalera. Gurasoak, irakasleak, adin desberdinetako ikasleak, aiton- amonaren bat … guztira 100 bat lagun ibili ginen lehengo eta oraingo abestiak abestuz. Kalean zebiltzan batzuk ere gerturatu zitzaizkigun eta beste batzuk paretik pasatzean abesten sumatu genituen. Gozamena zen … [Read more...]
TUTORETZA
Ikasturtea hasi genuen “Zorionaren zaporea” menua osatzen: osagaiak erabaki,ilusioa jarri, tresna egokiak aukeratu... Jada ikasturte amaiera badator eta gure menuaren azken platerera, postrera, iritsi gara: Maiatzak 24, ama Maria Laguntzailearen eguna. Tutoretzan postreak egiteko behar ditugun osagaiak aztertu ditugu. Baita postre batzuen osagaia arrunten edertasuna ere. … [Read more...]
MARIA LAGUNTZAILEA
Maitzaren 24a egun berezia izaten da Floreaga Ikastetxean, gaur, Maria Laguntzailaren festa ospatu dugu. HHkoek, goizean pelikula eta elizkizun txiki bat izan dute. Arratsaldean 6.mailakoen laguntzarekin jolasak eta abestiak izan dituzte. LHri dagokionez, mezarekin hasi eta ondoren jolasak. Aste osoan errekreoetan hasitako txapelketa bukatu dute gaur, … [Read more...]



